XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lautarak an eoten dia, ta geo, a tapauta eukittako lurrak eta lur arietan eon da, aek kendu, kendu albora ta a lurra obia ixan san, e, ola bringa ero pagodarra be bringauta eindda, oiñ enborra danian, enborrak biadau soroixa.
Ba pao-burua, pao-burua ero ... burua ero ba, aitza ero dana dala, a buruko sera ba, enborra esate ako ... gerrixai be enborra, enborra esate ako; da bestia, berris, e, adarra, da adarra bringauta eitten da, bringauta, bringau bari pe, bai eiñ, baiña bringauta iketz obia urtetzen dau.
Erdittik brintzau, ebagi barik; au, konpasiño bate... ebagi au da, esta? ebatia, baiña bestia ontara, erdittik, da seakin, kuñiakin brintzatzia moruan (...).
Ba, sori bat bota da geo lurrakin tapau, da pagoadarrakin eo bringiakin danian, sean, e, geo, adakixa ero olan meia seetu ta bittarte danak artze akos asalai; ta geo bota orbela, orbel saarra, bustixa obia ixaten da ondio, orbela ta geo gaiñian ba, sea, irurixa esate ako, lenao txendorra eondakua bada irurixa edo len, lengo lur-erria, aekin tapau; da enborrakin danian, ba, soixa.
Soixa, ba, lurra ta berarra ... bai, selai bat, esta? au selai bat da, ba, atxurra artzen da ta, ba, onen maixan sendoera inguru ero meiau ero, sean, meia sea etaatzen da, da berarra serraua bada ... sean, samur-samurra bada ba, apurtu eitten da sabal etaa eskero ta ba, txikitxuuak, da arekin ba, bata bestian segidan, segidan, ba, tapau, da geo, geo lurrakin, e, gaiña tapau; da ola enborrakiñ ero buruakin eindako aundixa sanian, ba, eitte, itteben ola tamaño ontaako soi aundixakin paeta eiñ, ta geo a egosixas mermau eitten dau, mermau, ba, bajau eitten da, da masuekin ba, maso aundixak, da masuekin juas uekua bete ero erretiratzen, bajatzen, bajatzen, bestela berris, e, barruan, senbat ueko geixau eta ba orduan, e, suak, e, geixau erre eitten dau, senbat ueko gutxiao ta obe (...).
... eske egurrei, egurra puntutara eruatia geixau kostatze san, e, a sulua eittia sea, lautaria eittia baiño ta; da gero, lurra ero sorixa, ba, bertan basuan etara be (...).
Eta nik atzenengo ei naban txendorra kargatzen da suen aittittakin, Posakua Jose, aetxekin, ementxe Pagatzakuei, ni ibili nintzan kargatzen laguntzen, da guk aitta-semiok ibili giñan lelengo sela, sela seetu erakusten, da guk ondo erakutzi tta bestiak obeto seetu, da dana biibil-biibil eiben, da gero ikesgiña esana(k) pe, ikesgiña, ba, iketz ... bat, e, lenau Posan bisi isendakua ero, emen mutil sar batzuk eren, da eunian biaje bat arek eitte otzen, e, aber sela doiasen ero, ta ostian erak sekula ikesgiñan ibili barik erak (...).
... da gero soixa Intxortan, andiko sea bastarretik an, e, soixa etaatze iñuan, e, se nei isan eskeo buelta emon, da buelta emon emendi bastarrera morukuak pe bai, e, ya olakotxe bearra serraua ta, a, a ona san(...).
Ba egurra segun, erositta ero basojabiana ero seguruen, e, setaa ixate san tratua, or len esan dot Sesariok, e, ittebana, ba, arek, e, egurra beria ixateban, da aek emoten edo saldu ero, ba, ba, ero jornaleruak eitten da geo, ba, sea iketza beetako, ba, sela, tratua sela itten dan.
... neuan preparauta jarri da gero udaatzenian eiñ, ori da, ba, etxeko lan bittartia aprobetxau, baiña aurretik, e, aitta ta aittitta ibiltze sien beti urterik, e, geixen, dana es baiña geixena bai, mendixan ero arbolak botatzen ero ikasgiñan, da, labransia andrak ibiltzeben, soloko lanak-eta, andrak. Aek, aek basuan.
Jeneralian, e, ola ipurdittik botatzen bazan matarrasa ixate san (... ).
Matarrasan, ba, danak saillian botatzia, da ostian, e, igual pagari bat basan, ba, iñausi esate akon, adarrak kontau, senbat adar ero ser daen, ba, tantora, aixe, egurra erosi tta geo noberak, e, preparau ta noberak eiñ (...).
Iñausi.